XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) milaka milioi urte eratu zirenez gero, gaur egun ezabaturik daude.

Eguzkia sortu eta lehen milaka milioi urteetan, planetek eta sateliteek beren orbitak eta gaur egungo forma ezarrita utzi zituzten.

Hala ere, Eguzki Sistema artean ez zegoen garbi.

Planeta-hondakinak zeuden; Eguzkiaren inguruan biraka ari ziren objektu txikiak.

Planeta bihurtzeko txikiegiak ziren, eta hala ere, gorputz handiagoekin talka eginez gero kaosa sortzeko gauza ziren.

Guzti horretarako gai ziren kometak zeuden.

1705.ean Edmund Halley-k azkenean kometa baten orbita kalkulatu ahal izan zuen (gaur egun Halley kometa deitzen zaionarena).

Frogatu ahal izan zuenez, kometak Eguzkiaren inguruan ez zuen planetak bezala orbita zirkularraren arabera biratzen; luzera handiko orbita eliptikoaren arabera baizik.

Mutur batean Eguzkira nahikoa hurbiltzen zen eta bestean ezagutzen ziren planeta urrunenak baino urrutirago igarotzen zen.

Gaur egun badakigu kometak gorputz txikiak direla eta kilometro gutxi batzuetako diametroa besterik ez dutela.

Jan Hendrik Oort astronomo holandarrak eta beste zenbaitek diotenez, Eguzkiaren inguruan eta gutxi gora-behera argi-urte bateko distantziara hodeia osatuz horrelako ehun mila milioi gorputz egon daitezke.

Bakoitza oso txikia litzateke eta guztiak espazio-bolumen handian barreiatuta daudenez, guk Unibertsoa ikusteko ez dira oztopo.

Baliteke kometak Eguzki Sistemaren sortzaile izan zen jatorrizko hodeiaren ertzetako hondakin osoak izatea.